Enpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…

Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren likidezia eragiten duen elementuetako bat. Argi eduki behar da diru-irteerak ez datozela bat gastuekin: badira gastuak diru-irteera direnak, baina baita diru-irteera ez dakartenak ere (adibidez, aktibo baten amortizazio-kuotak); aldi berean, badira baita ere gastuak ez diren despoltsapenak, adibidez enpresa batek dirutan ordaintzen duen makina bat erosten duenean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, desembolso (despoltsapena), salida de efectivo (diru-irteera).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.