Ordainketa-gutuna zor baten ordainketa burutu dela frogatzen duen agiria da; beraz, zor baten ordainagiria baino ez da. Bereziki, zergadunak Ogasunarekin dituen zorren testuinguruan erabiltzen da.
Espainiako eta beste herrialde batzuetako ordenamendu juridikoetan, hartzekodunen konkurtsoa, hartzekodunen lehiaketa eta hartzekodunen pilaketa enpresa batek kaudimengabezia egoeran dagoenean, bere zorrak kitatu ezin dituenean alegia, agintaritza judizialak enpresaren kontrola hartu, haren egoera aztertu eta zorrak ahal den neurrian kitatzeko abiaratzen den prozesu judiziala da, Espainian 2003 Konkurtso-Legeak arautzen duena. Lege horrek aurreko lege batean aurreikusten ziren porrot eta ordainketa-etendura prozesuak ordezkatu zituen. Konkurtsoa enpresa zordunak berak edo haren hartzekodunek eskatuta abiatzen da, epailearen aginduz. Konkurtsoan zehar, epaileak konkurtsorako administratzaile bat izendatzen du enpresaren kontrola hartu eta enpresaren egoera aztertzen duena. Ondoren, zordunaren eta hartzekodunen artean zorrak kitatzeko akordio batera iristen saiatzen da, enpresaren egoera eta ondarea aintzat harturik, legeak berak hartzekodunen artean zorrak kitatzeko ezartzen duen lehentasun-ordena, zorren luzapena edo zorren kitapen zatitua finkatuz. Akordiorik ezean, epaileak enpresaren ondareakin likidazioa erabaki dezake, Espainian garai batean porrot egoeran gertatzen zenaren antzera, likidazioan eskuratzen den dirua hartzekodunen artean banatuz betiere legeak ezartzen duen lehentasun-ordenaren eta beste irizpideen arabera.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.