Hamahiru Koloniak


KategoriakHistoria

Hamahiru Koloniak (*13 koloniak) Britainia Handiak Ipar Ameriketako ekialdeko kostaldean XVI. eta XVII. mendeetan zehar mendean izan zituen koloniak izan ziren. Lehen kolonia-asentamendua Plymouth-eko kolonia izan zen,  egungo Massachussets estatuan, Mayflower ontzian Ingalaterratik etorritako 100 bat puritano anglikanoek 1620an sortua. Hortik aurrera, koloniak garatzen hasi ziren, kostaldean nahiz ehunka kilometro barnealdean, New Hampshire, Massachusetts, Rhode Island, Connecticut, New York, New Jersey, Pennsylvania, Delaware, Maryland, Virginia, North Carolina, South Carolina eta Georgia probintziak osatuz. 1775 urtean, kolonia horietako biztanleria 2.5 milioi biztanle izatera heldu zen. Britainia Handiaren menpekotasunetik askatu nahian, 1775 urtean hasita eta 1783 urtera arte, gerra lehertu zen kolonietako herritarren eta britainiarren artean, zeinaren ondorioz koloniek independentzia lortu eta Ameriketako Estatu Batuak sortu ziren.

Ikus, gainera

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.