Guztiahaltasuna


KategoriakFilosofia

Guztiahaltasuna, guztiahaldunaren edo ahalguztidunaren nolakotasuna, Jainkoari esleitzen zaion atributua da, Jainkoak dena ahal duela adierazteko. Filosofikoki eztabaidagai den atributua da, dena ahal izatearen esanahiari buruz. Ildo horretatik, adierazi ohi da guztiahaltasuna logikoki posible den horretara mugatuta dagoela; adibidez, Jainkoak ezingo lukeela 2+2=5 bete dadila egin. Deskartesek ezintasun logiko hori ukatu egin zuen, eta Jainkoak inongo muga logikorik ez duela ezarri zuen. Jainkoak bekatu egin dezakeen ere eztabaidagai da filosofian, teologoek guztiahaltasuna ildo horretatik ulertu behar ez dela adierazten duten arren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, omnipotence; gaztelaniaz, omnipotencia.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Guztiahaltasuna"; Gizapedian, 16 urtarrila, 2019, /guztiahaltasuna-ahalguztiduna-guztiahalduna/.
194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.