Gutun aitortua


KategoriakHistoria

Gutun aitortua edo emandako gutuna monarka batek bere aginte absolutuan oinarrituta plazaratzen duen agiri solemnea da, haren erabakiz eta prozedura demokratiko oro baztertuz gorte eta estatuko beste erakunde politikoekin eskumenak banatu, estatuan halako botere-banaketa ezarri eta mendeko hiritarren eskubideak zehazten dituena. Espainiako historian, gutun aitortua izan zen esaterako 1834ko Errege Estatutua, Maria Cristina Borboikoaren agintaritza aldarrikatzen zuena, monarkaren mendeko Gorte berriak ezartzearekin batera. Gutun aitortua konstituzio faltsua dela esan daiteke, legitimitate osoa monarkari ematen baitio, herriaren subiranotza ezerezean utziz. 1808ko Baionako Konstituzioa ere gutun aitortutzat hartu izanj da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, carta otorgada.

 

188 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.