Agian karaktere biologikoak bilatzen ari zinen. Karaktereak idatzizko ikurrak dira, hitzak eta testuak osatzeko erabiltzen direnak. Karaktere terminoaren sinonimotzat har daitezke letra eta grafema hitzak.

Grafemak fonemak, ahozko soinuak alegia, idazteko erabiltzen diren letrak eta letra-multzoak dira. Adibidez, /a/ fonemak idazteko <a> grafema, kasu honetan a letrarekin bat datorrena, erabiltzen da. Badira, ordea, fonemak bi letraz idazten direnak, digrafoen bitartez alegia: adibidez, /r/ fonema <rr> da, harri hitzean, adibidez (hari hitzeko <r> grafemari dagokion fonema /ɾ/ idazten da, ordea). Beste definizio baten arabera, semantikoki hitz baten esanahia aldatzen duen zeinu txikiena litzateke grafema, eta horrela puntuazio- eta azentu-markak ere grafemak lirateke.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.