Fonemak


Hizkuntzalaritzan, fonemak hizkuntza jakin batean hotsez adierazi edo artikulatu daitezkeen soinu unitate txikienak dira, hitzak bereizteko balio dutenak. Adibidez, euskeraz, ama eta aza hitzak bereizten ditugu, desberdin ahoskatzen diren bi fonema desberdin dituztelako, z letrarekin idazten dugun /s/ fonema eta m letrarekin idatzen dugun /m/ fonema. Pentsa liteke fonemak ahots-soinuak besterik ez direla, baina ez da horrela, fonemak esanahi desberdinak, hitz desberdinak alegia, osatzen dituzten  soinuak dira. Adibidez (soinuak [ .. ] formatoan eta fonemak / .. / formatoan idatziz), [harri] eta [haarri] esatean euskaraz, harritu egingo ginateke besterik gabe, [haarri] esatean, [a] soinua luzatu egin delako, baino ez genioke esanahi desberdin bat emango, [a] eta [aa] soinuak /a/ fonema berdinari dagozkiolako. Ingelesez ordea, ez da gauza bera gertatzen, adibidez, sheet hitza [shiit] esan behar da, i luzearekin alegia, eta shit hitza, [shit] esan behar da, i laburrarekin, bi soinu horiek esanahi desberdinetara daramatelako ingelesez; beraz, i laburra eta i luzea, [i] eta [i:] bereizi behar dira ingelesez, gaizki ulertzeak saihesteko.

Ikus, gainera

245 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.