Gradualismoa


KategoriakPolitika

Gradualismoa aldaketa soziala pauso txikiak emanez bideratzea aldezten duen jarrera politikoa da. Iraultzarekin kontrajartzen den kontzeptua da. Beste alde batetik, erreformismoarekin nahastu daitekeen kontzeptua da, baina bien arteko desberdintasunak argiak dira: erreformismoak ez du bilatzen erabateko aldaketa politiko eta soziala, gradualismoaren azken xedea sistema iraultzea den bitartean. Marxismoaren baitan izan da gradualismoaren eta iraultzaren inguruko eztabaida biziena, eta eztabaida horretatik sortu zen joera sozialdemokrata.

158 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.