Dentsifikazioa edo, zehazkiago, hiri dentsifikazioa, hiri eremu batean biztanle dentsitatea gehitzea da, hiritarrak bizi espazio batean trinkotzea alegia. Prozesu espontaneoa izan daiteke, planifikatu gabeko hazkundearen ondoriozkoa, edo zuzendu…
Gosetea gizaki edo animalien populazio jakin batek bolada jakin batean zehar pairatzen duen desnutrizio iraunkor eta masiboa da, elikagaien eskasia edo gabeziagatik. Elikagaien gabeziak hainbat arrazoi izan ditzake: hondameni eta krisi klimatikoak (lehorteak, uholdeak, ...), uzta eskasak, gerrak eta gatazkak, elikagaien garestitzea edota pobreziaren ugaltzea. Batzuetan, genozidioak gosetea eraginez ere gertatu dira. Sistema sozioekonomikoek ere eragin handia dute goseteen prebentzioan, sorreran eta bilakaeran: gobernu-antolaketa desegokiak, ustelkeria eta merkatuen funtzionamendu ez eraginkorrak ere. Ildo horretatik, elikagai-segurtasuna, elikagaien hornikuntza egokia, kalitatezkoa eta unibertsala alegia, funtsezko baldintza da goseteak saihestu eta horiei aurre egiteko. Biziraupen-nekazaritzan oinarritzen diren gizarteak ere kalteberak gosete egoeretan. Maltusianismoaren arabera berriz, goseteen arrazoi nagusia gainpopulazioa da; egun ordea, aski frogaturik dago munduko populazio osoa behar bezala elikatzeko aski elikagai dagoela, eta eskualde batean izan daitekeen biztanle-dentsitate handia ez dela oztopo haiek nutrizio egokia izateko.
Hala eta guztiz ere, goseteak gizartean gerta daitezkeen kalamidade larrienetakoa da: gaixotasunak, inanizioa eta finean heriotzen ugaltze masiboak sorrarazten ditu populazio horiengan. Historian zehar, anitz izan dira goseteak eta horien zerrenda bat ematea oso luzea litzateke. Edonola eta edonoiz ere, goseteek milioika pertsona hiltzen dituzte, maiz gizart-kolektibo zaurgarrienak kolpatuz, haurrak eta agureak. Egun ere, goseteak ohikoak dira munduko hainbat eskualdeetan, bereziki Afrikan, Mendebaldeko ugaritasun-gizartearen indiferentziazko begiradapean gehienetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.