Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…
Gonbidapen-gutuna edo gonbidapen formala gutun edo bestelako idazki baten bitartez ekitaldi batera egiten den gonbidapena da. Estilo formal eta egitura estandarrez idatziak izaten dira.
Oinarrizko egitura
Adibidea
Galder Gonzalez Larrañaga
Euskal Wikilarien Elkarteko Agintari Txit Gorena
Jaun agurgarria,
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Gizapediak
Donostian egingo duen bere Hiztegi berrituaren aurkezpen-ekitaldira.
Ekitaldia 2023ko maiatzaren 14an izango da, Maria Cristina Hotelean, eguerdiko 12etan,
non Josemari Sarasola Gizapediako erredakzio-buruak hitzaldia emango duen.
Horren ondoren, lunch-a izango da.
Etiketaz jantzita joatea eskatzen da, zuri bereziki,
eta neurriz jan eta edatea.
Zure presentzia atsegina gozatuko dugulakoan,
zure konfirmazioaren zain geratzen gara.
Donostian, 2023ko maiatzean
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.