Golkoak


KategoriakGeografia

Bizkaiko Golkoa.

Golkoa lurralde batean itsasoak egiten duen sargune formako itsasbazterreko elementu geografikoa da. Ekonomikoki garrantzia izaten du, golkoak gune aproposak izaten baitira portuak eraikitzeko, itsaso zabaletik babesean baitaude. Golkoen zabalera oso handia izan daiteke: esaterako Bengalako Golkoan, Indiako Ozeanoan, Gineako Golkoa, Afrikaren parean Atlantikoan, eta Mexikoko Golkoa, Karibean, milaka kilometroko kostaldeak inguratzen dituzte. Euskal Herriko kostaldea Bizkaiko Golkoan kokaturik dago bere osotasunean.

Badia golkoaren kontzeptu baliokidea da; hain zuzen, badia golko txiki bat dela esan daiteke (adibidez, Kontxako Badia esaten dugu, Donostia), ehunka metro edo kilometro gutxi batzuk hartzen dituena.

Ikus, gainera

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.