Sinkretismoa sistema edo erakunde kultural batek beste kulturetatik jaso eta haiekin partekatzen dituen sinesmen, balio eta elementu kultural ezberdinen multzoa da. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek…

Intaglioa, ezkerrean, eta molde gisa erabilita, buztinean lortu den pieza eskubian.
Kamafeoa
Gliptika harribitxietan irudiak zizelkatzeko teknika da, irtenguneak eginez, erliebean alegia, edo sarguneen bitartez. Erliebean egindako irudiei kamafeo deitzen zaie, eta sarguneen bitartez egindakoei intaglio (italieratik). Intaglioak dominak eta txanponak egiteko erabil daitezke, molde moduan; maiz buztinean eta argizarian irudiak kopiatzeko ere erabiltzen ziren, pieza horiek gero bitxietan kateatzeko. Gliptikarako, kuartzoa eta topazioa erabiltzen dira gehienetan, 7-8 inguruko gogortasunarekin; eztenak eta laztabin txikiak erabiltzen dira irudiak egiteko, diamante hautsez lagunduta.
Bereziki Antzinako Grezian eta Erroman landutako artea izan zen, baina artearen jatorria Mesopotamian eta Antzinako Egipton dago. Erdi Aroan galdu egin zen gliptikaren artea, baina Berpizkundean berpiztu eta XVIII. mendera arte puri-purian egon zen. Txinan ere garatu den artea izan da, jade harria erabiliz bereziki.
Hiztegia: ingelesez, glyptics, cameo; gaztelaniaz, glíptica, camafeo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.