Gizonen sufragio unibertsala


KategoriakHistoria

Gizonezkoen sufragio unibertsala edo gizonen sufragio unibertsala, boto-eskubidea gizonei bakarrik eta gizon guztii, murrizketarik gabe, ematen dien hauteskunde-sistema politikoa, emakume guztiak baztertuz. Ohikoa izan zen herrialde asko XIX. mendean eta XX. mendeko lehen hamarkadetan. Historikoki, botoa baldintza jakin batzuk (errenta edo klase soziala, esaterako) betetzen dituztenentzat erreserbatzen duen sufragio zentsitarioaren eta sufragio unibertsalaren artean kokatzen da. Hauteskunde-sistema horretan emakumeek jasaten zuten diskriminazioak mugimendu sufragistaren agerpena eragin zuen, emakumeen sufragiorako eskubidea aldarrikatuz, arrakastaz emakumeen boto eskubidea lortu zuena herrialde gehien-gehienetan.

Espainian, 1869ko hauteskunde konstituziogileak gizonezkoen sufragio unibertsalarekin egindako lehenak izan ziren, Serranok eta Primek zuzendutako behin-behineko gobernuak indarrean jarri zuen dekretu bati esker. Eskubide hori 1869ko Konstituzioan ere jasoko zen, 25 urtetik gorakoentzat, eta Seiurteko Demokratikoan zehar indarrean egon zen. Borboien Berrezarkuntzako lehenengo urteetan, sufragio zentsitarioaren sistemara itzuli zen, harik eta Sagastak sustaturiko 1890eko Hauteskunde Legeak gizonen sufragio unibertsala definitiboki ezarri zuen arte.

246 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.