Gizarte sormena edo sormen soziala gizartean orokorrean, eta baita ere gizatalde eta erakundeetan jokabide berriak asmatu, abian jarri eta garatzeko ahalmena da. Ohikoan sormena gizabanakoaren trebezia moduan definitu da, pertsonak elkarrekiko harremanetan bizi eta lan egiten dutela ahaztuz. Gizarte sormenak sormenaren alderdi kolektiboa garatzen du, arazo jakin eta zehatzak garatzeko nahiz eraldaketa politiko nahiz sozialerako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social creativity; gaztelaniaz, creatividad social.
Loturiko artikuluak
Kontrol soziala (gizarte kontrola)Kontrol soziala edo gizarte kontrola gizarteko erakundeek eta subjektuek gizabanakoak hertsatu, behartu eta arau sozial eta juridikoetara moldarazteko prozesua da, desbideratze sozialaren aurka. Kontrol sozialerako erakundeen artean, polizia,…
Gizarte bakea (bake soziala)Gizarte bakea edo bake soziala gizarte eragile, kolektibo, klase eta erakundeen arteko gatazkak guztiz murriztu eta arindu eta, gertatzen diren kasuetan, haiek elkarrizketa, negoziazio eta kontsentsuz kudeatu eta…
Gizarte zibilaGizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…