Gizarte parasitismoa (parasitismo soziala)


KategoriakSoziologia

Soziologian, parasitismo soziala edo gizarte parasitismoa gizarteak eskaintzen dituen abantailak sistematikoki eta neurrigabe probetsi baina aldi berean laguntza eta elkartasun sistema hori mantentzeko lanik edo ekarpenik egiten ez duen pertsona, gizatalde edo gizarte klasearen jokabidea da; hau da, gutxieneko esfortzu edo ahalegina eginez probetxu pertsonal handiena bilatzen duena, interes, erosotasun edo ongizate propioari beste inorenari erreparatzen ez diona. Etikatik eta moraletik baino, ekonomiatik kritikatu eta gaitzetsi den jokabidea da, XVIII. mendetik hasita. Hain zuzen ere, fisiokratak izan ziren lehenak klase nagiak, lurra lantzen zutenak ez beste guztiak, hala nola aristokratak, merkatariak eta klerikoak, gaitzetsi zituztenak, nazioko aberastasunari ezer gehitzen ez ziotela salatuz. XX. mendean, parasitismo soziala free rider problem edo polizoiaren problemaren bitartez aztertu da, polizoia  izanik ondasun kolektiboak kontsumitu eta zerbitzu publikoak baliatu egiten dituen pertsona, baina haiengatik ordaindu gabe edo haien kostutik behera ordainduz. Teoria ekonomikoa eta joko teoria baliatuz, polizoiaren problemaren muin eta funtsa zehaztea lortu da (interes pertsonalaren alde jokatzen dugula, finean), merkatu akats gisa hartu, eta horretarako hainbat soluzio proposatu dira.

Erreferentziak

263 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.