Monopolio batean, kontsumitzaileek prezio handiagoa ordaindu behar dute lehia perfektuko merkatu-egoera batekin alderaturik, eta gainera kopuru txikiago baten trukean. Beraz, lehia perfektuan eskuratzen duten soberakina gutxitu egiten da monopolioan. Monopolioaren gizarte kostua monopolioan gertatzen den soberakinaren murrizketaren neurria da, moneta unitatetan, lehia perfektuko merkatuaren aldean.
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Gizarte prestazioakGizarte prestazioak estatuak laguntza beharrean edo bestelako egoera berezi batean dauden herritar eta familiei ematen dizkien diru transferentzia edo emariak dira. Prestazio horiek gaixotasun, gaigabezia, dependentzia eta langabezia…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…