Gizarte erantzukizun korporatiboa (gizarte ardura korporatiboa)


KategoriakEnpresa

Gizarte erantzukizun korporatiboa, enpresaren gizarte erantzukizuna, erantzukizun sozial korporatiboa edo gizarte ardura korporatiboa (maiz besterik gabe erantzukizun edo ardura soziala ere deitua) enpresek mozkinak lortzeaz gainera, gizartearen alde ere jardun behar duela aldezten duen paradigma edo ikuspuntua da. Definizio gehienen arabera, alderdi hauek nabarmentzen dira: alde batetik, gizarte erantzukizuna enpresak borondatez garatu behar duen ikuspuntua da; beste alde batetik, helburuak biak, mozkina eta gizartearen alde jardutea, bateragarriak izatea bilatzen da. Teoria batzuen arabera, gizarte erantzukizuna enpresak stakeholder edo interes-taldeekin eduki behar dituen harremanen baitan kokatzen da; ildo horretatik, gizartea bere osotasunean enpresaren jardueran interesa duten taldeetako bat besterik ez da,  langile, bezero, hornitzaile eta banatzaileak bezalaxe, eta beraz gizarte erantzukizuna interes horren islada edo praktikan jartzea besterik ez litzateke izango. Zehazte aldera, gizartearen aldeko jardun horrek giza eta gizarte eskubideak bermatu, jasangarritasuna, gobernuko gizarte politiken alde jardutea, lan zein gizarte arloan, eta horren araudia errespetatu eta bultzatzea barnehartu beharko lituzke.

Ikus, gainera

247 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.