Gizarte egiturak


KategoriakSoziologia

Soziologian, gizarte egiturak edo egitura sozialak gizarte harremanak eratu, bildu eta ordenatzen diren forma egonkor eta sistematikoak dira, denboran zehar eta gizarte osoan era finkoan gauzatzen direnak. Gizarte egitura horiek beste egitura batzuk sortzeko oinarri gisa erabiltzen dira. Adibidez, familia oinarriko egitura soziala dela esan daiteke, eta familiak biltzen direnean komunitatea sortzen da, finean egitura soziala ere badena. Horrela, egitura soziala, singularrean, gizarte osoan gauzatzen diren harreman sistematiko guztien multzoa, ekonomikoak, politikoak nahiz bestelakoak, izendatzeko ere erabili izan da, nolabait forma hartu eta gizartea eragiten dutenak. Fenomeno konkretu gisa ere erabili den kontzeptua da, adibidez klase gizartea izendatzeko.

Gizarte egiturak eta gizarte erakundeak (edo gizarte instituzioak) loturiko kontzeptuak dira. Esan liteke gizarte erakundeak printzipio eta arauetan oinarritutako harreman sistemak direla. Hori hala, gizarte erakundeak gizarte egitura arautu edo instituzionalizatuak dira, sistematikoak eta finkoak, eta aldi berean gizartean  eragiteko gaitasuna dutenak, adibidez masa hedabideak eta sistema judiziala. Batzuetan, ordea, bi kontzeptuen arteko muga lausoa da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estructuras sociales.

254 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.