Giza Kapitalaren Indizea (GKI)


KategoriakEkonomia

Giza Kapital Indizea edo Giza Kapitalaren Indizea (GKI) herrialde edo eskualde batean bertako herritarren potentzial ekonomikoa neurtzen duen adierazle sintetikoa da, puntu kopuru baten bitartez zehazten dena. Faktore edo dimentsio hauetan oinarritzen da: 5 urtera arte bizirik irauten duten haurren portzentajea, haurren hazkuntza osasuntsu, 18 urtetako eskolatze-tasa, hezkuntzaren kalitatea eta helduen biziraupen-tasa 15 urtetik 60 urtera bitartean. Indize honetako lehenengo postuetan dauden herrialdeak dira Singapur, Hong Kong, Japonia eta Hego Korea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Human Capital Index (HCI); gaztelaniaz, Índice de Capital Humano (ICH).

Ikus, gainera

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.