BEG edo balio eguneratu garbiaren kalkulua deskontu tasa ezberdinetarako kalkulatzen denean, BEG kurba eskuratzen da. Elkarrekiko bateraezinak diren bi inbertsio proiektu alderatu behar direnean, horien BEG kurbak eratu…
Gertaeren ebaketa zorizko gertaera bi edo gehiago batera edo aldi berean gauzatzea eragiten duen eragiketa logikoa da. Ebaketaren bitartez gertatzen den baterako zorizko gertaerari gertaeren ebakidura deritzo. Adibidez, A zein B zorizko gertaerak harturik, A eta B gertaeren ebaketak "A eta B" batera gertatzea dakar, eta honela adierazten da:
Gertaeren ebakidura baten probabilitatea kalkulatzeko biderketa-erregela erabiltzen da.
Adibideak
Irakasgai bat gainditzeko bi azterketa partzial gainditu behar badira, irakasgai osoa gainditzea bi azterketa partzial horietako bakoitza gainditzearen ebakidura da, bi azterketa horiek gainditzearen ebaketaren emaitza alegia.
A={lehen azterketa partziala gainditzea}
B={bigarren azterketa partziala gainditzea}
Sei aldeko dado bat botata, A={puntuazioa bikoitia izatea} eta B={puntuazioa 3 baino handiagoa izatea} izanik, A eta B ebakidura, biak batera gertatzea alegia, honela eskuratzen da (ikus irudia):
A={puntuazioa bikoitia izatea}={2,4,6}
B={puntuazioa 3 baino handiagoa izatea}={4,5,6}
Ebakiduran, bi multzoek partekatzen dituzten elementuak biltzen dira:
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.