Gertaeren bilketa (gertaeren bildura)


KategoriakEstatistika

Zorizko gertaera bi edo gehiagotarako, haien bilketa gutxienez zorizko gertaera horietako bat gauzatzea ematen duen eragiketa logikoa da; horren emaitzari, gutxienez gertaera bat gauzatzeari alegia, gertaeren bildura deitzen zaio. A eta B zorizko gertaerak emanda, A eta B gertaeren bildurak A bakarrik gertatzea, B bakarrik gertatzea eta A eta B batera gertatzea biltzen ditu.

Gertaerak elkarrekiko baterazinak edo disjuntuak direnean, "A eta B" multzo hutsa da, eta beraz bildurak A bakarrik eta B bakarrik gertaerak baino ez ditu biltzen.

Gertaeren bilduraren probabilitatea batuketaren erregela garatuz kalkulatzen da, bilketako gertaerak bateraezinak direnean; eta inklusio-esklusio printzipioaren bidez, gertaerak bateragarriak direnean.

Adibideak

Hurrengo kurtsora pasatzeko, ikasle batek programatutako A eta B irakasgaietako bat gutxienez gainditu behar du; beraz, A bakarrik gainditu behar du, B bakarrik gainditu behar du edota A eta B irakasgaiak batera gainditu behar ditu. Formalki adierazita:


Sei aldeko dado bat bota behar da. Honako zorizko gertera hauek kontsideratzen dira: A={puntuazio bikoitia} eta B={2 baino puntuazio handiagoa}:

A={puntuazio bikoitia}={2,4,6}
B={2 baino puntuazio handiagoa}={3,4,5,6}

A eta B-ren bilduran, bi zorizko gertaerek biltzen dituzten lagin-espazioko elementuak biltzen dira:

Ikus, gainera

362 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.