Gertaera ziurra


KategoriakEstatistika

Probabilitate-teorian, gertaera ziurra edo gertaera segurua zorizko esperimentuaren emaitza edo gertaera sinple posible guztiak biltzen dituen gertaera da, hau da, edozein emaitza gertatzea. Bat dator, beraz, lagin-espazioarekin eta ondorioz, bere probabilitatea 1 da. \Omega letrarekin adierazten da, eta P[\Omega]=1 betetzen da. Adibidez, sei aldeko dado bat botata, gertaera ziurra da puntuazioa izatea bakoitia edo bikoitia, edota 4 baino txikiagoa edo 3 baino handiagoa, gertaera horiek 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 emaitza guztiak biltzen dituztelako.

Ikus, gainera

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.