Probabilitate-teorian, gertaera ziurra edo gertaera segurua zorizko esperimentuaren emaitza edo gertaera sinple posible guztiak biltzen dituen gertaera da, hau da, edozein emaitza gertatzea. Bat dator, beraz, lagin-espazioarekin eta…

Probabilitate-teorian, gertaera konposatuak zenbait gertaera elemental biltzen dituena da. Adibide gisa, dado bat botatzean gertaera elementaltzat suerta daitezkeen zenbakiak hartzen badira, gertaera konposatuak lirateke adibidez "zenbakia bikoitia" (2,4 eta 6 biltzen dituena), "3 baino txikiagoa" (1 eta 2 biltzen dituena) eta "5 edo 6" (5 eta 6 biltzen dituena). Gertaera konposatu baten probabilitatea hura osatzen duten gertaera elementalen probabilitateen batuketa eginez kalkula daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, compound events; gaztelaniaz, sucesos compuestos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.