Probabilitate-teorian, gertaera elementala, gertaera bakuna edo gertaera sinplea zorizko esperimentuaren emaitza bakarra biltzen duen hura da. Adibidez, zorizko esperimentua dado bat bota eta suertatu den zenbakia begiratzean datzala,…
Gertaera ezinezkoa edo ezinezko gertaera bere baitan inongo emaitza posiblerik biltzen ez duena da, eta beraz probabilitatea 0 duena. Adibidez, ikasgela batean ikasle guztiek azterketa suspenditu badute, ez dago gainditu duen ikaslerik, eta beraz gertaera hori ezinezkoa dela esaten da, eta bere probabilitatea 0. A ezinezkoa bada, honela adierazten da . Beraz, A ezinezkoa bada, .
Alderantzizkoa ordea ez da egia, badira 0 probabilitatea duten gertaerak ezinezko ez direnak (adibidez, matematikoki justu 15 graduko tenperatura minimoa izatea bihar posible da, baina horren probabilitatea 0 da, 15 gradu puntu bat delako tenperaturen tartearen infinituan, beraz ezereza).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, null event; gaztelaniaz, suceso imposible.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.