Gertaera askeak edo independenteak (gertaeren independentzia)


KategoriakEstatistika

Probabilitate-teorian, bi gertaera  (ikus, zorizko gertaerak) elkarrekiko askeak edo independenteak direla edo zorizko gertaeren artean independentzia dagoela esaten da, batak bestean eraginik ez duenean, alegia bata gertatzeak bestearen probabilitatea aldatzen ez duenean; beste era batera esanda, bata gertatzeak besteak gertatzeko probabilitateari informazio jakingarririk ematen ez duenean. Bi gertaera askeak ez badira, mendeko gertaerak direla esaten da.

Gertaera askeak edo independenteak dira, adibidez, txanpon baten ondoz ondoko jaurtiketa, aurreko emaitzak edozein izanda ere, hurrengoan busti ala lehor (aurpegiko ala gurutzeko) ateratzeko probabilitateak aldatzen ez direlako; hain zuzen ere beti dira 1/2. Gertaera askeak dira, halaber, elkar ezagutzen ez duten  bi bezeroak denda batera sarturik, zerbait erosteko bakoitzak duen probabilitatea, batak zerbait erosteak ez baitu inongo informazio gehigarririk ematen besteak erosteko duen probabilitateari buruz.

Formalki, baldintzazko probabilitatea baliatuz, A eta B independenteak dira baldin eta bakarrik baldin honako hau betetzen bada: P(A/B)=P(A), hots B gertatu dela jakinda, A gertatzeko probabilitatea besterik gabe A gertatzeko probabilitatea, bestelako informaziorik gabe, denean. Halaber, beste definizioa hau ere eman daiteke, A etya B bi gertaera independenteak dira hau betetzen denean: P(A\ eta\ B)=P(A) \cdot P(B).

Adibidez, ikasgela batean 20 emakume daude azterketa gainditu dutenak eta 30 suspenditu dutenak, 10 gizon gainditu dutenak eta 15 gainditu ez dutenak. Emakume izatea eta azterketa gainditu izana independenteak dira: P(emakumea/gainditu)=20/(20+10)=0.66 eta P(emakumea)=50/(50+25)=0.66 berdinak baitira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, independent events; gaztelaniaz, sucesos independientes.

Ikus, gainera

 

341 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.