Agian jenialitatea bilatzen ari zinen.
Genitalitatea harreman sexualak genitalen kitzikapenaren inguruan (zakila gizonen kasuan, eta alua emakumeen artean) ardazten dituen sexualitatearen praktika da, sarri baginako sarpen edo penetrazioa lehenetsiz sexu praktika gisa, sexu plazera sorrarazten duten gorputzeko beste eremu eta organoak nahiz afektitibabea bazterrean edo bigarren maila batean utziz. Genitalitatea izan da gainera giza sexualitatea ugalketarako bitarteko gisa hartu duten kulturen paradigma, bereziki heteropatriarkatua nagusia den haietan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sexu disfuntzioak (disfuntzio sexualak)Disfuntzio sexualak edo sexu-disfuntzioak sexu harremanak norberaren edo bikotekidearen atseginez eta gogobetetasunez garatzeko zailtasun edo ezintasun psikologiko edo fisiologikoa da. Anafrodisia edo libido eza, disfuntzio erektil edo zutikorra…
Harreman esporadikoakSexu-harreman esporadikoak (latinezko sporadicus eta antzinako grezierazko σποραδικος , "sporadikos", literalki "sakabanatua") pertsona batek aldiro bikotekide batekin edo ezberdinekin izaten dituen sexu harremanak dira, iraunkortasunezko konpromisorik eta lotura emozional…
KoitozentrismoaKoitozentrismoa koitoa eta sarketa sexu-harreman baten elementu nagusi edo funtsezkotzat hartzen dituen iritzia eta jarrera da. Beraz, horiek sexu-plazeraren iturri nagusi eta gogobetegarritzat jotzen ditu, eta horiek gabe…