Genitalak


KategoriakPsikologia

Organo genitalak edo besterik gabe genitalak (latinezko genitalis hitzetik, "sexu organoak", eta hori generare hitzetik, "sortu") gizakien eta beste animalien ugaltzearekin eta sexualitatearekin loturiko organoak dira, bereziki kanpokoak. Gizakiengan, genitalak pertsona baten sexua (gizona edo emakumea) bereizteko erabiltzen den ezaugarri nagusia da. Gizonarengan, kanpoko genitalak barrabilak eta zakila dira, eta emakumearengan bagina, ezpain txikiak eta handiak, klitoria eta meatua, guztien artean bulba edo alua osatzen dutenak.

Genitalak kitzikatzea ohikoa da sexualitatean, plazer iturri gisa eta koito edo sarpena praktikatu aurretik. Halaber, arrunta izaten da genitalak ukitzea, modu desberdinetara pertsonaren arabera, masturbatzerakoan. Edonola ere, ez dira sexualitateaz gozatzeko organo bakarrak: hain zuzen ere, genitaletan oinarritu edo zentratu egiten sexualitatea, genitalitate deitzen dena,  mugatua eta partziala da, beste gorputz osoak (larruazala, orokorrean) ematen dituen aukerak (laztanak, musuak, ...) baztertzen dituenez.

 

242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.