Generozentrismoa


KategoriakSoziologia

Generozentrismoa bi generoetako bat, izan maskulnioa izan femeninoa, nagusi edo funtsezkotzat hartzen duen ikuskera, ideia eta praktika sozialen multzoa da. Horren ondorio zuzena da generoetako batek bestearen gain nagusitasuna, boterea, kontrola, lehentasuna eta dominazioa eskuratzen dituela, hitz batean zentralitatea, bizitza sozial eta kulturala osatzen duten instituzioen eraketa eta garapena horretara moldatuz. Generozentrismoak bi aldaera ditu: androzentrismoa, zentralitatea gizonari ematen diona, eta ginozentrismoa, emakumeari ematen diona.

159 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.