Genero-parekidetasuna edo genero-parekotasuna gizonek eta emakumeek gizartean ordezkaritza, ardura edo botere-karguetara aukera, neurri eta maila berean heltzeko printzipio eta politika da, genero-berdintasuna helburua duena. Genero-parekidetasunerako politika nagusietako bat genero-kuota da, arlo bakoitzean emakumeen gutxieneko presentzia ziurtatzeko, emakumeen portzentaje minimoaren edo gizonen eta emakumeen txandakatzearen bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, gender parity; gaztelaniaz, paridad de género.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Genero-identitatea (genero-nortasuna)Genero-identitatea edo genero-nortasuna norberak bere generoari buruz duen ikuskera edo autodefinizioa da, maskulinoa, femeninoa edo dikotomia biologikoa gaindituz, horien artekoa den. Generoari buruzko sentimendu, rol, proiektu eta pentsamenduak biltzen…
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…
Genero-arraila (genero-arrakala)Genero-arrakala edo genero-arraila aldagai bati buruz emakumeek eta gizonek duten ezberdintasunaren neurria da; genero arraila zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta berdintasun handiagoa dago bi sexuen artean. Ohikoa…