Genero-ebidentzia (genero-estatistikak)


KategoriakSoziologia
Genero-ebidentzia edo genero-estatistikak posizio sozial, portaera edo lanpostu mota jakin bati buruz emakumeak eta gizonak alderatzen dituen proportzio, maiztasun edo magnitude konparatibo bat da. Adibidez, genero-ebidentziak dira emakumeen portzentajea medikuen artean, emakumeen batez besteko soldata gizonen aldean enpresa batean edo gizonek eta emakumeek aisialdian emandako ordu kopurua. Sistematikoa den eta denboran irauten duen genero-joerek genero-arrakala dela esaten da.  Genero-ebidentziek bilakaera bat dute denboran zehar, gizarte kontzientziazioaren eta ezartzen diren berdintasun-politiken arabera, eta horren ondorioz dagokien arrakala estutzen edo handitzen joango dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tendencias de género.
184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.