Genero-adierazpena, genero-espresioa edo genero-adierazpidea pertsonek kultura baten baitan euren generoa adierazi edo besteei erakusteko erabiltzen dituzten komunikazio-kodeak dira, hala nola janzkerarekin, hitz egiteko moduarekin edo jarrerarekin loturik. Ohiko adibidea gona da, ia esklusiboki emakumeari dagokion jantzia gure kulturan, eta beraz hori janzten duen pertsona inplizituki emakumea dela adierazten duena. Genero-adierazpenek hegemonikoak izateko joera izaten dute kultura baten baitan, eta horregatik genero-adierazpen desegokiek, euren sexu biologikoagatik espero ez den genero-identitatea duten pertsonen eskutik, estereotipoak garatu eta diskriminazioa eragiten dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, expresión de género.
Loturiko artikuluak
Genero-identitatea (genero-nortasuna)Genero-identitatea edo genero-nortasuna norberak bere generoari buruz duen ikuskera edo autodefinizioa da, maskulinoa, femeninoa edo dikotomia biologikoa gaindituz, horien artekoa den. Generoari buruzko sentimendu, rol, proiektu eta pentsamenduak biltzen…
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…
IdentitateaIdentitate kontzeptua psikologian, soziologian, antropologian eta filosofian baliatutako kontzeptua da izan da, eta beraz ikuspuntu ezberdinetatik landua. Hala eta guztiz ere, kontzeptuaren hainbat elementu argiak dira, eta adostasunez…