Gatazka kognitiboa


KategoriakPsikologia

Psikologian, gatazka kognitiboa gertatzen da subjektu batek bere ideia, kontzeptu eta ikusmoldeekin bat ez datozen informazioa jaso eta esperientziak bizi  dituenean, eta beraz errealitate berri hori bere eskema kognitiboetan besterik gabe barneratu ezin ditzakeenean. Kontzeptua bereziki garrantzitsua da Piaget-en epistemologian. Haren teorian, gatazka kognitiboak subjektuaren eskema kognitiboetan gertatzen diren perturbazioak dira eta haiek orekatze edo ekilibrazioa eragiten dute subjektuaren eskema kognitiboen baitan, asimilazio eta akomodazio prozesuen bitartez, subjektuak perturbazio horiek bere eskema kognitiboetan barneratu (asimilazioa) eta eskemak perturbazio horietara moldatu  egiten dituenean (akomodazioa). Hala eta guztiz ere, subjhektuak gatazka saihestu eta bere eskemak kolokan edo desorekan jartzen ez duten beste jarduera edo esperientzietara aldatu ere egin ditzake.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conflicto cognitivo.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.