Gastu arrunta enpresa edo erakunde baten ohiko jarduera garatzeko behar diren ohiko gastuen multzoa da. Terminoa bereziki aurrekontu publikoetan erabiltzen da, administrazio batean lan egiten duten langileen soldatak eta kotizazioak, zerbitzu publikoak behar bezala eskaintzeko material eta produktuak eta gastu finantzarioak biltzen dituena bereziki.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gasto corriente.
Loturiko artikuluak
Gastu publikoaGastu publikoa administrazio publikoek estatuaren politika publikoak garatu eta herritarren beharrak asetzeko jartzen duten diru kantitatea da, sarrera publikoekin finantzatutakoa, aurrekontu publikoetan ezarritakoaren arabera eta gehienetan urtebeteko epe…
Gastu kengarriakGastu kengarriak etekinen gaineko zerga bat ezartzen denean, etekin osoari kentzen zaizkion zenbatekoak dira, etekin edo errendimendu horiekin loturiko gastuak izateagatik. Etekin osoari gastu kengarriak kentzearen emaitza etekin…
Lege arruntakLege arruntak legebiltzar edo asanblea legegileak gehiengoz nartu dituen legeak dira, nazioaren lurralde osoan aplikatzen direnak, eta legeen hierarkian konstituzioaren eta lege organikoen atzetik daudenak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…