Adimen emozionala trebezia sozioemozionalak biltzen dituen termino zabal eta lausoa da, askoren ustez kontzeptu zientifiko bati baino autolaguntzaren modaren inguruan mamitua. Hemen, PDF formatoan, gardenki moduan, duzu adimen…

Artikulu hau ezaugarri estatistikoari buruzkoa da. Adiera soziologikoari buruz jakiteko, ikus Pluraltasuna, Multikulturalismoa eta Aniztasuna hezkuntzan.
Dibertsitatea elementu multzo bat kategoria anitzetan eta parekotasunez zenbateraino banatzen den aztertzen duen datu-multzoen ezaugarria da. Adibide gisa 11 elementu banatzeko bi modu hauek hartzen baditugu: A:1-B:3-C:8 eta A:3-B:4-C:3-D:2; bigarrenean dibertsitate handiagoa dago alde batetik elementuak kategoria gehiagotan banatzen direlako, 4tan hain zuzen; baina baita ere banaketa elementuen banaketa hori parekotasun handiagoarekin egina dagoelako. Dibertsitatearen azterketa oso arrunta ekologian, eremu batean aurkitzen diren landare, intsektu eta bestelakoak espezieen artean nola banatzen diren aztertzeko, eta baita ere ekonomian, kontzentrazio sektoriala eta merkatu-kuotak aztertzeko.
Hemen, PDF formatoan, dibertsitatearen azterketa estatistikoari buruzko ikasgai bat duzu. Hemen, berriz, ikasgai berdina gardenkiak launaka inprimatzeko moduan. Ikasgai hau Estatistika eta Datuen Analisia ikastaroko ikasgaia da, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Josemari Sarasola irakaslearen eskutik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.