Herrialde emergenteak garapen bideango herrialde izatetik hazkunde ekonomiko azkarra eta sendoa izan eta herrialde garatuen ezaugarri batzuk hartu dituzten herrialdeak dira, nazioartean denbora gutxian pisu politiko eta ekonomiko…

Garapen bidean dauden herrialdeak 2023an, horiz, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Kredituak: Allice Hunter - Wikimedia Commons
Garapen bidean dauden herrialdeak (singularrean, garapen bidean dagoen herrialdea) herrialde garatu edo industrializatuen maila ekonomikora eta ongizate mailara heldu gabe, hazkunde ekonomiko azkarra lortzen ari diren herrialdeak dira, eta ondorioz per capita errenta herri azpigaratuetakoa baino handiagoa dutenak. Hainbat alderditan, ordea, herrialde azpigaratuen ezaugarri berdinak izaten dituzte: marko politiko instituzionala ezegonkorra, giza garapen eskasa, desberdintasun ekonomiko handiak eta alfabetatze eta trebakuntza maila eskasak. Hori dela eta, batzuetan herrialde azpigaratu eta garapen bidean dauden herrialde terminoak sinonimotzat hartu izan dira, estrukturalki, sistema kapitalismoaren barnean, bi egoera horiek berdintsuak direla adierazteko, finean garapen bidean dauden herrialde horiek herrialde garatuen mailara inoiz helduko ez direla baieztatuz aldi berean; hain zuzen ere. Gainera, batzuen arabera "garapen bidean" etiketa eufemismo huts gisa erabili izan da, "herrialde azpigaratu" termino gutxiesgarria ez erabiltzeko. Baina, arestikoa ezeztatzeko, izan badira herrialdeak, herrialde emergenteak alegia, lehen herrialde azpigaratu zirenak, garapen bidean izan direnak eta azkenik herrialde garatuen pareko maila ekonomiko eta soziala lortu dutenak; haientzat, beraz, "garapen bidean" kategoria erabat baliozkoa izan da.
Itzulpenak: gaztelaniaz, países en vías de desarrollo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.