Gaizkiaren banalitatea (gaizkiaren hutsaltasuna)


KategoriakFilosofia

Gaizkiaren (edo gaitzaren) banalitatea, gaizkiaren hutsaltasuna edo gaizkiaren hutsalkeria Hannah Arendt filosofoak (1906-1975) naziek juduen esterminioa burutzean erakutsitako normaltasuna izendatzeko asmatutako esamoldea da. Terminoa Adolf Eichmann naziaren epaiketara bertaratu ondoren asmatu zuen, Eichmann Jerusalenen liburuan (1963). Eichmannek milaka eta milaka judutarren hilketaren erantzulea izan zen eta hala ere epaiketaren ondoren, Arendtek garbi ikusi zuen Eichmann ez zela ez errudun, ez errugabe, makina totalitario baten pieza bat baizik. Geroztik, gaizkiaren banalitatea gaizkiaren kontzientzia eza adierazteko erabili izan da, ideologia totalitarioek gure banako kontzientzia deusezteko arrsikuaz ohartaraziz, ongia eta gaizkia bereizten ahaztu arte.

Ikus, gainera

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.