Deismoa Jainkoak unibertsoa eta mundua sortu egin zituela baina geroztik haietan esku hartu ez duela, hots absente izan dela, baieztatzen duen doktrina teologikoa da. Maiz, gaizkiaren existentzia justifikatzeko…

Gaizkiaren banalitatea Hannah Arendt filosofoak (1906-1975) naziek juduen esterminioa burutzean erakutsitako normaltasuna izendatzeko asmatutako esamoldea da. Terminoa Adolf Eichmann naziaren epaiketara bertaratu ondoren asmatu zuen, Eichmann Jerusalenen liburuan (1963). Eichmannek milaka eta milaka judutarren hilketaren erantzulea izan zen eta hala ere epaiketaren ondoren, Arendtek garbi ikusi zuen Eichmann ez zela ez errudun, ez errugabe, makina totalitario baten pieza bat baizik. Geroztik, gaizkiaren banalitatea gaizkiaren kontzientzia eza adierazteko erabili izan da, ideologia totalitarioek gure banako kontzientzia deusezteko arrsikuaz ohartaraziz, ongia eta gaizkia bereizten ahaztu arte.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.