Erabakiak bozketaz hartzen diren sistemetan, hala nola sistema demokratikoetan, gehiengoaren erregela da gehienetan erabiltzen den prozedura. Horren arabera, boto gehien eskuratzen dituen alternatiba erabaki edo hautagaia aukeratzen da.…

Gaitz absolutu edo gaitz erradikalaren kontzeptuak, muturreko eta demaseko gaitzaren adiera arruntetik haratago eta pertsonen bizitzan duen eragina aintzat hartuta, gaitz horren izaerari eta jatorriari buruzko analisi filosofikoaren beharra planteatzen du. Funtsean, bi filosofok egin dute gogoeta alderdi horiei buruz: Immanuel Kantek (1724-1804) eta Hannah Arendtek (1906-1975), azken honek bereziki nazismoaren demaseko bortxakeriaren inguruan. Kantek baieztatu zuen gizakiok ongirako nahiz gaizkirako joerak garatzen ditugula; bereizi zituen gaizkiaren arrazoi eta aldaeren artean, mailarik muturrekoena perbertsitatea edo gaitz absolutuari legokioke, ekintza edo jokabide baten gaizkitasuna moralarekin zerikusirik ez duten interes eta printzipioen (adibidez, printzipio ekonomiko edo biologikoen) mende egotearen ondorio gisa, halako moldez non gaitz absolutua gizakiaren berezko nahimen edo borondatearen suntsipenetik sortuko litzatekeen. Ikuspuntu honetatik, Kantek baztertu egingo luke aukera gisa gaitz absolutuak gidatzen dituen pertsonen existentzia; aitzitik, gaitz absolutua huts bat izango litzateke, giza arrazoimeneko arrakala bat.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.