Motibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…

Gainustiapena edo gainesplotazioa, gehiegizko ustiapen edo esplotazioa ere deitua, izaki bizidunen birsorkuntza ahalbidetzen ez duen baliabide naturalen ustiapen ekonomikoa da. Adibidez, egurraren gehiegizko ustiapenak basoen berritzea eragotzi eta deforestazioa ekar dezake; gehiegizko arrantzak, itsasoko espeizeen urritzea eta azkenean horien desagerpena eragiten du, harrapaketek arrain eta beste espezieen ugalketa tasa gainditzen dutelako. Gainustiapena estraktibismoaren eta kontsumismoaren ondorioetako bat da, egun kapitalismoaren garapen modu nagusia dena.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, overexploitation; gaztelaniaz, sobreexplotación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.