Gainturismoa eta azpiturismoa


KategoriakGeografia

Gainturismoa eta azpiturismoa masa-turismoaren eta globalizazioaren ondorioz gertatzen diren polarizazio-fenomenoak dira. Gainturismoa dagoela esaten da turismoaren masifikazioa gertatzen denean. Azpiturismoa berriz, eskualde batzuk turismotik at geratzen direnean gertatzen den fenomenoa da. Bi fenomenoek lurralde-desoreka eta garapen ekonomiko asimetrikoa eragiten dituzte, espezializazioa eta ondoriozko dependentzia ekonomikoa sorraraziz. Ondorio negatibo horien aurka, hurbileko turismoa proposatzen da, lurraldearen berraurkikuntza zirkuituak sustatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overtourism; frantsesez, surtourisme et sous-tourisme.

Ikus, gainera

163 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.