Gainbalioa (marxismoa)


KategoriakFilosofia

Marxen filosofian, gainbalioa, plusbalioa edo plusbalia langileek euren lanarekin ekoitzitakoa kapitalistak saldu eta langileei euren soldata ordaindu ondoren jasotzen duen soberakin edo etekina da.  Marxen terminologian, gainbalioa lanaren erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko diferentzia, orobat. Langileek kapitalistari saltzen diote lan indarra, eta horren trukean jasotzen duten soldata da truke-balioa da. Erabilera-balioa, lan horrekin ekoizten diren salgaien balioa alegia, handiagoa da ordea. Adibidez, langile bati ordaintzen zaion soldata 1000 eurokoa bada, kapitalistak lan horren emaitza salduz hori baino gehiago, 1500 euro esaterako, eskuratzen duelako da. Diferentzia hori, 500 euro, da gainbalioa, eta kapitalistaren mozkinaren jatorria eta langilearen esplotazioaren iturburua da filosofia marxistan. Kapitalismoan, berriz, gainbalio horren zuzentasuna defendatzen da, enpresariak bere negozioan sartzen duen kapitalaren eta bereganatzen duen arriskuaren ordainsaria delakoan.

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.