Informatikan, gailu periferikoak edo, besterik gabe, periferikoak, ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa burutzeko erabiltzen diren gailu fisikoak dira. Gailu periferikoen artean ditugu sarrera-periferikoak, ordenagailura informazioa bideratzeko erabiltzen direnak, adibidez, giltzadia eta sagua; eta irteera-periferikoak, ordenagailuak prozesaturiko informazioa jasotzeko erabiltzen direnak, hala nola inprimagailua eta pantaila. Badira baita ere sarrera-irteerako gailu periferiko edo unitateak, aldi berean informazio sartu eta eskuratzeko erabiltzen direnak, hala nola ukipen-pantaila.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, peripheral devices.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
OrdenagailuaOrdenagailua edo konputagailua informazioa prozesatzen duen aparatua da, informazioa hori sarrera-gailu batzuetatik jasoz eta software edo burutu beharreko aginduak zehazten dituen programa informatiko baten bitartez prozesatu ondoren, emaitzak…
Kontrol-karaktereaInformatikan, kontrol-karakterea karaktere informatiko bat da, hizki edo ikur inprimagarririk sortu gabe, ekintza bat burutzeko agindua ematen duena, hala nola lerro-jauzia, orga-itzulera edo fitxategiaren amaiera adierazteko. Gailu periferikoak…
Biltegiratze-unitateakBiltegiratze-unitateak edo biltegiratzeko unitateak datuak digitalki gorde eta haiek eskuratzeko erabiltzen diren gailu informatikoak dira. Bi motako biltegiratze-unitateak bereizten dira: lehen mailakoak, barne memoria ere deitua, CPU edo…