Biltegiratze-unitateak


KategoriakInformatika

Biltegiratze-unitateak edo biltegiratzeko unitateak datuak digitalki gorde eta haiek eskuratzeko erabiltzen diren gailu informatikoak dira. Bi motako biltegiratze-unitateak bereizten dira: lehen mailakoak, barne memoria ere deitua, CPU edo Prozesamenduko Unitate Zentraletik zuzenean iritsi eta harekin integratuta dagoena, eta datuen prozesamendua egiteko aldi bakoitzean behar den informazioa baino gordetzen ez duena (ROM eta RAM memoriak, esaterako); eta bigarren mailako unitateak, iraunkorrak, une oro haietan grabatutako informazioa gordetzen dutena, beharrezkoa denean hara iritsi eta haietatik datuak hartzeko (disko gogorrak, USB unitateak, CD-ROMak).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, storage units; gaztelaniaz, unidades de almacenamiento.

Ikus, gainera

 

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.