Funtsezko konpetentziak Espainiako LOMLOE legean (2020) ezartzen diren konpetentzia nagusiak dira, aurreko legeetako oinarrizko konpetentzia direlakoen parekoak, eta ikasleak bere bizitzan zehar aurrera egin eta erronkei aurre egiteko beharko dituenak, Europako Kontseilutik ezarritako jarraibideen araberakoak. Zortzi funtsezko konpetentzia zehaztu dira:
- Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia
- Eleaniztasunerako konpetentzia
- Matematikarako Konpetentzia eta Zientzia, Teknologia eta ingeniaritzarako Konpetentzia
- Digitalizaziorako Konpetentzia
- Konpetentzia Pertsonala, Soziala eta Ikasten Ikastekoa
- Herritartasunerako Konpetentzia
- Ekintzailetzarako Konpetentzia
- Kultura- Kontzientzia eta kultura adierazpenerako Konpetentzia
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, competencias clave.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Irteera-profilaEspainiako hezkuntza-sistema definitu zuen LOMLOE legearen baitan (2020), irteera-profila derrigorrezko hezkuntza-etapa bakoitzaren bukaeran (Lehen Hezkintza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleak garatu behar dituen funtsezko konpetentzien multzoa da, deskriptore operatibo…
Konpetentzia espezifikoakHezkuntzan, konpetentzia espezifikoak lan jakin bat burutu edo jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren trebetasun eta ezagutzen multzoa da, lan edo jarduera horri bereziki dagozkionak. Hezkuntza-sistemaren baitan, eta…
Deskriptore operatiboakEspainiako hezkuntza-sistema definitu zuen LOMLOE legean (2020), deskriptore operatiboek hezkuntza-etapa bakoitzaren bukaeran ikasleek bete beharreko funtsezko konpetentzien zehaztapen eta konkrezioak ematen dituzten, ikasleak zer egiten jakin behar duen…