Fokalizazioa


KategoriakLiteratura

Literaturan, fokalizazioa edo zehatzago fokalizazio narratiboa istorioa kontatzean narratzaileak hartzen duen ikuspuntua da, bere kokapena gertaeren aurrean, istorioari buruz kontatuko dena guztiz eragiten duena. Funtsean, hiru fokalizazio mota bereizten dira: zero fokalizazioa edo narratzailea orojakilearena, barne fokalizazioa (istorioa narratzailaren kontzientzia, ikuspuntu edo ahots pertsonaletik kontatzen denean, norberaren esperientzia kontatu, objektiboa nahiz subjektiboa) eta kanpo fokalizazioa, narratzailea pertsonaietatik kanpo kokatzen denean, haien kontzientzian sartu gabe eta beraz gertaera soilak aurkeztuz, kamara bat balitz bezala.

Fokalizazio kontzeptua narratzailea eta bere ikuspuntua bereizteko sortu eta garatu zen. Narratzailea hirugarren pertsonan izan daiteke, baino ikuspegi osoa izan dezake (orojakilea) edo ikusle edo kamara moduan jokatuz ikuspegi mugatua. Narratzailea lehenengo pertsona denean, barne fokalizazioa dugu noski, baina multiperspektibismoaren teknikarekin, pertsonaia batzuen ahotsak bilduz, aberastu daitekeena.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.