José Moñino y Redondo, Floriblancako kondea (1728-1808) Espainiako politikari eta gobernuko goi-kargua izan zen. Despotismo ilustratuaren aldekoa, bere agindupean egin zen, garaiko teknika estatistikoak baliatuz, Espainiako lehen zentsua. Ustelkeriagatik, bere karguetatik kendu zuen Karlos IV.ak eta Iruñeko kartzelan egon zen preso. 1808an Napoleonek Espainia inbaditu zuenean, haren kontrako erresistentzian parte hartu zuen, Junta Zentraleko presidente gisa. Karguan denbora laburra eman zuen ordea, 1808an bertan hil baitzen.
Loturiko artikuluak
DespotismoaDespotismoa agintari edo aristokrazia batek herrialde bat eta bertako herritarrak diktaduraz edo absolutismoaz gobernatzeko modua da, bere borondatea inposatuz arlo guztietan, autoritarismoz, nagusikeriaz edo herrialdea berea balitz bezala.…
ZentsuakZentsua populazio bateko informazio demografiko, ekonomiko eta sozialaren bilketa exhaustiboa da, hots, populazioko elementu guzti-guztien datuak jasotzen dituena. Ohikoenak biztanleriaren eta etxebizitza eta lursailen zentsuak dira. Zentsu egoki…
Despotismo ilustratuaDespotismo ilustratua, absolutismo ilustratua ere deitua, XVIII. mendean zehar Europako hainbat monarkiatan nagusitu zen ideologia politikoa izan zen, monarkaren agintaritza absolutua (absolutismoa edo despotismoa) Ilustrazioaren idealekin, arrazoiaren nagusitasunarekin…