Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…

Fixismoa espezie biologikoak, animaliak nahiz landareak, finkoak eta aldagaitzak direla baieztatzen duen teoria da. Horren arabera, egun ezaguzten ditugun animaliak, landareak eta bestelako izaki bizidunak beti existitu dira, egun ezagutzen ditugun eran gainera, aldatu gabe, eta hala iraungo dute etorkizunean ere, iraungitu ezean. Teoria horren arabera, fosilak iraungitutako espezieen aztarnak besterik ez lirateke. Antzinarotik baieztatu izan den teoria izan da, teoria filosofikoetan eta erlijiozko argudioetan oinarrituta maiz, kreazionismoarekin loturik, baina XIX. mendetik guztiz baztertu da zientzian, eboluzionismoa zientifikoki frogatu ondoren bereziki.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.