Kreazionismoa


KategoriakFilosofia

Kreazionismoa edo teoria kreazionistak bizia eta izaki bizidunak Jainkoaren edo izaki jainkotiar baten eskutik sortu zela baieztatzen duten dogma, sinesmen eta teoriak dira. Egun, ebidentzia zientifikorik gabeko teoria da. Kreazionismoa sinesmen erlijiosoa da funtsean, eta oinarrizko dogma da kristautasunean, islamean eta judaismoan, besteak beste. Kultura askotako mitologietan ere mundua eta bizia indar edo izaki baten eraginez sortu zirela baieztatzen da.

Kreazionismoaren baitan, hainbat teoria daude. Alde batetik, fixismoaren arabera, biziak eta izaki bizidunek kreazio edo sorrera unean ziren bezala diraute egun ere, izaki bizidunen eboluzio biologikoa aldezten duten teoria zientifikoen aurka (ikus, eboluzionismoa). Beste alde batetik, kreazionismo eboluzionistak bizia kanpoko erabile baten eraginez sortu zela baieztatu baina geroztik izaki bizidunek eboluzio biologikoa izan dutela baieztatzen du, eboluzio biologikoaren aldeko ebidentziak onartuz eta haiekin bat etorri nahian.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, creationism; gaztelaniaz, creacionismo.

Ikus, gainera

231 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.