Informatikan, bektorizazioa edo bektorekatzea pixel edo bit mapa batez osaturiko raster formatu duen irudi bat bektore gisa (programazio-agindu zehatz eta garbien bitartez) irudikatzea da, irudian egon daitezkeen zehazgabetasunak…
Fitxategi-luzapena fitxategi informatiko baten izenari bukaeran txertatzen zaion hiru (batzuetan bi) karaktereko zerrenda bat da, puntu baten ondoren jarrita, fitxategi mota adierazten duena. MS_DOS eta Windows fitxategi-sistemetan luzapena fitxategiaren izenetik bereizten kate edo zerrenda da, sistemak fitxategi formatua identifikatu eta hura zabaltzeko beharrezkoa den softwarea aukeratzeko erabiltzen dena. Beraz, fitxategi sistema horietan, fitxategi-luzapena metadatu bat da. Unixen eta eratorritako sistemetan, luzapena izen osoaren zati besterik ez da, eta fitxategi mota besterik ez du adierazten, ordenagailu "barruko" inplikaziorik gabe.
Jarraian gehien erabilitako fitxategi-luzapenak adierazi eta azaltzen dira:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, filename extension; gaztelaniaz, extensión de fichero.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.