Metadatuak datu, datu multzo edo bestelako informazio-unitateei (webguneak, esaterako) buruzko informazioa da. Mapa batek izenburua, jatorri, eskala eta erabilerari buruzko informazioa azaldu eta liburutegietan liburu edo dokumentu bakoitzak bere fitxa izaten duten bezalaxe, beharrezkotzat jotzen da datuei buruzko informazioa txertatzea, datuekin beraiekin batera. Metadatuek datuen izenburua, horien sortze-data, egilea, eremua, kokapena eta hizkuntza barneratu behar dituzte besteak beste.
Loturiko artikuluak
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Datu atipikoakEstatistikan, datu atipikoak (ingelesez, outlier) datu gehienen balioetatik aldentzen diren datuak dira, datuak sortu dituen eredu estatistikoaren ohiko aldakortasunagatik (adibidez, gerta liteke pertsona heldu baten altuera 214 cm…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…